Dantza bertikalari lotutako eskaintza anitza: formakuntzak, hitzaldiak, ikuskizunak, performance artistikoak, ikus-entzunezkoak, zuzeneko musika…. ekarriko du BERTIKALE jaialdiak 2024ko ekainean burutuko duen bere lehen edizioan.
Dantzatzen duen herria ez omen da inoiz hilko, eta hala, jaialdiaren bidez, dantza bertikalaren diziplina lau haizetera zabaldu nahi da. Hain zuzen ere,“Andrabidetik mundura” lelopean, harriz harri eta euskaraz, mundu osora iristeko zubia eraikitzea du helburu nazioarteko dantza bertikalaren lehenbiziko festibalak.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.Aceptar