NATURA MUGIMENDUAREN EUSKARRIA
NATURA MUGIMENDUAREN EUSKARRIA
Janire Etxabek Dimegaz sortu zuen 2017an, 2020an Harrobi Dantza Bertikala konpainia eratzeari bide eman zion ikuspegi sortzaile batek bultzatuta.
Bi egiturek bere bi pasioak uztartzeko aukera eman diote: arnesa eta dantza. Hala, ikus-entzunezko dokumentalak, dantza bertikaleko eta dantza esekiko ikuskizunak eta proposamen eszeniko performatiboak sortu eta ekoitzi ditu.
Bere sormen-lanak arte plastikoekin fusionatzen ditu, espazioen eta lekuen esplorazioan eta bilaketan, eta, horietan, site-specific proposamenen eszenaratzean. Besteak beste, Chillida Lekuko “Lugar de encuentros IV” edo Oporto-ko Corticaa Art Fest Farol do Ventos bezalako eskulturekin dantzatu du.
Sortzen duen obra bakoitzean, Etxabek dramaturgia garaikide bat ehuntzen du, euskal kulturan, euskal nortasunean eta memoria historikoan sakonki errotua dagoena. Sormen guztietan, arretaz landutako soinu eta ikus-unibertso berezi eta garbia azaltzen du. Bertan, elementu guztiek zehaztasuna eta emozioa isurtzen dute.
Arnes bidezko aire-dantzan espezializatua, aitzindari adituekin trebatu da. Besteak beste, Wanda Moreti, Lindsay Butcher, Magalie Lanriot, Roel Seeber, Kate Lawrence, Eleonora Dall Asta edo Antoine Le Mestrel izan ditu mentore. Guztiek aztarna ezabaezina utzi dute bere teknikan
2019ko Bilboko Mendi Film Fest jaialdian aurkeztu zuen Harria Herria film laburrak sari ugari jaso ditu nazioarte mailan. Bi urte beranduago, 2021ean, Harria Herria dantza bertikaleko ikuskizunak Max Sarietako finalista izan zen Kaleko Ikuskizun Onena kategorian. Lorpen hori Geure(r)a proposamenarekin errepikatu zuen 2024an. Bi ekoizpen eszenikoen artean Iretargi film laburra estreinatu zuen. Lan honek, bere aurrekoak bezala, hainbat sari jaso zituen eta nazioarteko foroetan saritua izan zen.
2024an Atxine ikuskizunaren aretoko bertsioa aurkeztu zuen, dantza esekia eta eskultura uztartzen dituen proposamen perfomatiboa. Kaleko bertsioak 2025eko udaberrian ikusiko du argia.
Besteak beste, Oreka TX, Juantxo Zeberio, Nahia Zubeldia, Xabier Zeberio, Itziar Ituño, Toti Martínez de Lezea, SIlberius de Ura, Natxo Arantegi, Amaia Elizaran eta Amaia Lejarreta bezalako artistekin aritu da elkarlanean. Bere lana era askotako ahots eta lengoaia artistikoekin aberastuz.
2024an ere Haize Lerroak estreinatu zuen, bere lehen dokumentala, mundu osoko lehiaketetan sari ugari jasotzen ari dena.
Gaur egun, 2026an estreinatuko den Harrobi Dantza Bertikala konpainiarentzako dantza ekoizpen berri baten ikerketa fasean murgilduta dago.
Bere lana Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Etxepare Euskal Institutuak babesten dute, mugak gainditzen dituen sorkuntza garaikidearen aldeko apustua babesten eta sostengatzen duten erakundeak.