2017an Janire Etxabek Dimegaz sortu zuen Euskal Herriko naturguneetan esku-hartze artistikoak egiteko eta zabaltzeko helburuarekin, dantza bertikala eta artea disziplinak espazioen memoria eta kultura herrikoiarekin uztartuz, natura mugimenduaren euskarri baliatuz.
Naturan dantza bertikalaren bidez egindako lanak era globalean zabaltzeko asmoz, 2020an Harrobi Dantza Bertikala konpainia Diman sortzen du.
Jarduera artistikoaz gain, dantza bertikalaren bidez publiko ezberdinetara heltzeko eta hauek gure hizkuntza eta kulturarekin sentzibilizatzeko asmoz 2021ean Dingilizke egitasmoan lanean hasten da. Honen bitartez, Dantza bertikala ezagutu edo dantza bertikalean trebatzeko aukera eskaintzen da.
Aldi berean, Euskal Herriko natura eta hiri-guneetan bertako memoria historikoari erreparatuz hainbat esku-hartze dokumentatzen jarraitzen du.
Egun, HAIZE LERROAK bere lehenengo dokumentalean eta Geure(R)a emanaldian lanean ari da. Biak ,2023an estreinatuko dira.
Ikus entzunekoak:
Zuzenekoak
MUSEOAK
Harria Herria.
Finalista “Kaleko ikuskizun hoberena” MAX Sariak 2022.
Harria Herria (2019):
2021ean Dingilizke egitasmoa sortzen du.
Dantza bertikaleko eta dantza esekiko ikastaroak, etengabeko formakuntzak Gernikan, Laudion, Bilbon eta Durangon eskeintzen ari da.