Dingilizke egitasmoaren bitartez, Dantza bertikala ezagutu edo dantza bertikalean trebatzeko aukera eskaini nahi da, gure hizkuntza eta kulturan oinarrituz. 

Dingilizke egitasmoaren eskaintzak 4 euskarri ezberdin ditu, 4 sokek hezurmamitzen dute:

1. soka. Eskolako hezkuntza proiektua

Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskainia da, eta egoera erreal batetik abiatuz dantza bertikala zuzenean ezagutzeko aukera izango dute, oinarrizko konpetentzien ikaskuntza esanguratsua egiten duten bitartean. 

2. soka. Formakuntza trinkoak

Formakuntza hauen bidez, Dantza bertikalean aritzen ikasteko aukera eskaintzen da, Harrobi Dantza bertikala konpainiako dantzariekin, Dimegaz eta kanpoko koreografoekin. Eskolak Urdaibain kokaturik dagoen Txitatoki zirko-eskolan, Bilbon eta Laudion izaten dira eta izaera trinkoa dute. 

3. soka. Dantza-solasaldiak eta proiekzioak

4. soka. Mendiko eskolak

Naturan egindako sorkuntza koreografikoak partekatzea da. Euskal Herrian eta euskal kulturan esanahi berezia duten mendiguneetan egin ohi dira.

Aukera zabala beraz, Dantza bertikala ezagutu edo ikastea nahi dutenentzako.

ANIMATU eta EZAGUTU @dingilizke!